XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. LANERAKO GAIA ELEMENTU ETA SUBSTANTZIA KIMIKOAK 1.- ELEMENTU KIMIKOAREN KONTZEPTUA

Elementu kimikoaren kontzeptuaz jabe zaitezen, ondoko Laborategi-Gidoia egingo dugu.

Gogora itzazu laborategian eta edozein experientzia egiterakoan behatu behar diren arauak.

LABORATEGI-GIDOIA 6.4.1
- Ikaslea:......
Maila:...
Data:......
Taldea:......
Iraun denbora:.....
Experientziaren modalitatea:
Banaka
Taldeka
Materialea:
- HIPAZ (Irakasleak prestatu eta emango dizuen gertakina)
- Imana
- Poxpoluak
- Poxpolu edo antzeko izan daitezkeen hiru kaxatxo, bakoitzak, Az., P, Hi, sigletako bat duelarik.

Imajina ezazu zientzilari ospetsua zarela.

Mahai gainean kaxatxo bat duzu eta horren barnean HIPAZ izeneko substantzia.

Substantzia horren konposizioa ez duzu ezagutzen, baina zure ikerketetan aurrera egiteko ezin bestekoa duzu jakitea zerez dagoen eratuta konposatu hori.

Horretarako lehendabizi substantziaren behaketa zehatza egin beharko duzu.

Begi hutsez ohartuko zarenez konposatu baten aurrean zaude, zeren eta bere erakuntzan bai koloreagatik, bai formagatik, etab ongi diferentziatutako hiru gauza ikus bait daitezke.

Ondoren gauza horiek bereizi eta bere ezaugarriak ezagutu ahal izateko, proba batzuk egin beharko dituzu horietaz.

Behin ezaugarriak ezagutuz gero, gauza horiek identifikatu ahal izango dituzu.

Dena den, eta guzti hori zailegi gerta ez dakizun, ondoren adierazten dizkizugun oharrak jarraituko dituzu.

a) Beha ezazu HIPAZa geldiro eta deskriba itzazu begi hutsez ikusten dituzun ezaugarri guztiak.